FLOREAGAKO HAUR ESKOLAREN ESKAINTZA
Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da.
Egiten duten lan pedagogikoa, Konfiantzaren Pedagogian sustraitua, haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dute.
Konfiantzaren pedagogiak garatzeko eta ZORIONTSU izateko behar duen guztiaz hornitutako gizaki moduan ikusten du pertsona. Hezitzailearen eta ingurunearen eginkizuna konfiantza ematea da, bere buruaz fio dadin eta ondorioz, modu ezin hobean garatzeko aukera izan dezan.
Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.
Ez dago matrikulazio eperik. Abuztuan izan ezik, urteko edozein momentutan matrikula daiteke. Hala ere, plaza ziurtatzearren, ekainean, uztailean eta irailean matrikulatzea aholkatzen dugu.
Bi urteko gelek ezaugarri bereziak dituzte.
Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 85 30 43 telefono zenbakira dei dezakezue. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da.
Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus.
Utzi erantzuna