Aspaldiko partez autobusez atera gara ikastetxetik ekintza desberdinak burutzera. Oraingo honetan DBH 3koak Gorlizen izan gara Konkis-Ginkana eta kayak esperientziaz gozatzen.
Bi taldetan banatuta ekin genien Ginkana eta itsasoari. Ginkanan aritu zirenak proba gogor bezain dibertigarriak burutu behar izan zituzten. Kayaketan ibili zirenak itsasoaren lasaitasunaz gozatu ahal izan zuten.
Bazkaldu ondoren ireki berri zuten Gaztelugatxera abiatu ginen. Eskailera guztiak igo ondoren bertatik ikus daitekeen paisaiaz gozatu genuen. Egunak gehiagorako ez zuenez eman, berriro Azkoitirako bideari ekin genion.
Egun polita elkarrekin pasa genuena egun batez liburuak ahaztuta.
Utzi erantzuna