Goizean iritsi eta portuan hamarretakoa egin ondoren Aquariumean izan gara. Zoragarria! Inoiz ikusi gabeko arrainak ikusteaz gain, gauza eta bitxikeri asko ikasi ditugu baleei, marrazoei, marmokei, antxoei… buruz. Ikaragarri disfrutatu dugu. Bertako gidariak hala esan digu, aurpegian igartzen zitzaigula zenbat ari ginen gozatzen…
Handik aterata Kristina enea parkera joateko asmoa genuen baina dena bustita egongo zenez Groseko Katalunia plazara joatea erabaki dugu. Egia esan, Aquariumaren ondoren eguraldiak hobera egin du eta arratsalde osoa jolasean pasa dugu plaza horretan. Argazkiak begiratu besterik ez dago zer ondo pasa dugun ikusteko.
Utzi erantzuna