Ikasturte honetan bai! Aurtengoa desberdina izan den arren, Korrika Txikia egin dugu herrian zehar. 22. Korrika herrira iritsi aurretik kaleak girotu ditugu marrazkiekin, peto koloretsuekin, doinu alaiekin eta oin hots zoriontsuekin!
Egoera berezi honengatik ordea, ikastetxean amaitu dugu plazan amaitu beharrean. Goiko patiora igo gara eta bertan LH6koek lekukoaren barruan zegoen mezua irakurri digute. Honela zioen mezuak bukaeran: Euskara da gure jolasik onena. Beraz, Pirritx, Porrotx eta Marimok esaten duten bezala, SENTITU, PENTSATU, HITZEKIN!
Ondoren, bertsoak abestu dizkigute eta amaitzeko ikasten aritu garen koreografia dantzatu dugu. Arratsalde bikaina igaro dugu, euskararen alde!













Utzi erantzuna