Udalak, Munoaundi inguruko pinutegi bat garbitu eta EA2030n parte hartzen dugun herriko ikastetxeen erabilerarako utzi du hektarea inguruko eremu bat. Helburua bertako basoa sortu eta erabilera didaktikoa ematea da.
Azken asteetan, honekin lotutako hainbat ekintza burutu dituzte DBH 4.mailakoek. Hasteko, urmaela sortu zuten: zuloa geruza desberdinez estali, lurra bota, hesiak ipini… Ikastetxe desberdinetako ikasleek txandaka burutu zituzten zeregin hauek.
Ondoren, gelan, urmaelaren inguruko eremu huts hori nola irudikatzen zuten marraztu zuten, hau da, sortuko dugun basoaren diseinua egin zuen ikasle bakoitzak. Horietatik, Gaizka Nogalesena izan da hautatua. Marrazki hori oinarritzat harturik, ikasle talde bat eremua markatzera igo zen. Estaken bidez, zuhaitz landaketarako prest utzi zuten guztia.
Azkenik, martxoaren 10ean, beste talde batek bertako espezieak landatu zituen: haritzak, erramuak, urkiak, gaztainondoak…
Ea nola gelditzen den herriko ikasleek auzolanean sortutakoa!
Utzi erantzuna