Martxoak 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, ikastetxean “ITXURAREN” gaia lantzen aritu gara aurten emakundek atera duen “Benetan? Hau da guretzat nahi duzuena?” lelopean. Emakumeak pairatzen duen “itxura ona” izatearen jazarpena azalerazi nahian.
Aurten udaletxetik 2 lehiaketa proposatu zizkiguten Daitekeren eskutik, kartel lehiaketa eta txapa lehiaketa, bietan ikastetxeko ikasleak garaile suertatu direlarik.
DBH3ko ikasleek “Egunon bereziak” prestatu dituzte LHko ikasleentzat. DBHko beste mailetan ere, gela bakoitzeko ikasle talde batek landu du DBH3koek prestatutako aurkezpenak.
Horrez gain, LHko ikasleek historiako emakume esanguratsuei buruzko lanketa bat egin dute, hauen irudiak ikastetxeko kortxoetan apaindu eta egun garrantzitsu hau aldarrikatuz.
Ikasleek lan ikaragarria egin dute! Ospatu dezagun guztion artean martxoaren 8a!
Utzi erantzuna