2007. urtean Sidneyn (Australia) jaio zen mugimendua, eta, orduz geroztik, 15 edizio egin dira klima-aldaketaren arazoari arreta jartzeko keinu sinboliko gisa. Eta zer egiten da? Eraikin eta monumentuetako argiak ordubetez itzaldu.
Planetaren Ordua martxoko azken larunbatean ospatzen da urtero, eta modu boluntarioan egiten den itzalaldi elektrikoa da. Pertsonei eta enpresei ezinbestekoak ez diren argiak eta tresna elektrikoak ordubetez itzaltzeko eskatzen zaie, 20:30etik 21:30era.
Aurtengo edizioa momentu berezi batean gertatuko da. Gobernu eta erakunde desberdinek ingurumen galera ekiditeko premiazko ekintzak aurrera eramatea aldarrikatzen dute. Bestalde, ezin dugu ahaztu 2030rako ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuak ere hor ditugula eta lana egin behar dugula planetaren egoera hobetzeko!
ANIMATU ETA ARGIA ITZALDU LARUNBATEAN 20:30etik-21:30!!
Informazio gehiago: https://horadelplaneta.wwf.es/una-accion-global/









Utzi erantzuna