Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, gogoratu nahi dugu, gure kontsumo eremuan kritika izan behar dugula praktika txarrekin eta eredu izan gure eguneroko ekintzekin, gure kontsumo ohiturak planetaren eta gure beharren arabera egokituz, ingurumena eta berdintasun soziala mesedetzen duten aukeren alde eginez.
Agenda 2030en bitartez, ikasleak animatu nahi zaituztegu kontsumo arduratsua gauzatzen laguntzen gaituzten ekintza sinpleak egitera:
- Behar errealen arabera erosi, lagunen eta ingurukoen eraginak alde batera utziz.
- Tokiko saltokietan erosi, gertukoak.
- Tokiko eta sasoiko produktua sustatu, gure inguruko kalitate, jasangarritasun, eta sustapen ekonomikoko alternatiba gisa.
- Baztertu, murriztu, berrerabili eta birziklatu.

|
|
- Ingurumena eta giza eskubideak babesten dituzten enpresa, produktu eta zerbitzuak aukeratu. Erositakoaren kalitatea ziurtatu.
- Modu jasangarrian higitu, garraio publikoan, bizikletaz, oinez…
Kontsumo arduratsuari esker, koherenteagoak gara gizartea eraldatzeko ditugun ideiekin, arduratsuak gara etorkizuneko belaunaldiekin eta ez ditugu gure seme-alaben baliabideak arriskuan jartzen gure beharrak asetzeko.
GIH 12 | Ekoizpen eta kontsumo arduratsua: https://youtu.be/4cXuOxlzZnw









Utzi erantzuna