Lehenik eta behin ZORIONAK Azterkostako aurtengo lehiaketako irabazlei, Ainhize Subinas eta Joanes Karrera.
Hona hemen beraiekin izandako elkarrizketa eta egindako lanaren argazkiak.
AINHIZE SUBINAS
– Nola jakin zenuen Azterkosta lehiaketa martxan zela?
Andereñoak esan zidan.
– Zer egin duzu lehiaketa irabazteko?
Imajinazioa erabili nuen.
– Zer zen saria? Jaso al duzu? Non?
Bai, sariak jaso ditut ekoetxean. Bi jolas, ur botila eta kataloxak.
– Berriro parte hartuko al zenuke?
Bai, oso ederra da.
– Ingurumena maite al duzu?
Bai, asko gustatzen zait.
JOANES KARRERA
– Nola jakin zenuen Azterkosta lehiaketa martxan zela?
Aspalditik hartzen dugu parte. Nire aitak izan zuen proiektu honen berri.
– Zer egin duzu lehiaketa irabazteko?
Bermeoko kostaren eta itsas izar baten argazkia atera dut.
– Zer zen saria? Jaso al duzu? Non?
Naturaz gozatzeko tresnak batez ere: motxila bat, mendiko makila… Meatzaldea Ekoetxean jaso nuen.
– Berriro parte hartuko al zenuke?
Bai hurrengo urtean ere saiatuko naiz parte hartzen.
– Ingurumena maite al duzu?
Bai. Ekintza amaigabeak egin daitezke bertan, gainera gu denon etxea da eta zaindu beharra dugu.
Utzi erantzuna