Iritsi dira INAUTERIAK Floreagara. Aurtengoak ere bereziak izan dira. Egoera dela eta, desfilerik ezin izan dugunez egin, izugarrizko festa ospatu dugu ikastetxean. Ikasle eta irakasle guztiok festarako prestatu gara eta gure mozorro dotoreenekin jantzi gara. Lagunekin eta irakasleekin jolasean ibili gara, dantzatuz gozatu egin ditugu, aurpegiak margotzeko aukera izan dugu eta karetak margotu ditugu… gure lagunak nor diren asmatzen ere ibili gara! A zer mozorroak ekarri dituen jendeak!
Modu berezi batean izan arren, ez dugu oztoporik izan festa erraldoi bat egiteko eta gure ingurukoekin arratsalde alai batez gozatzeko.
Utzi erantzuna