Bai! Badator ospatzea merezi duen egun horietako bat! Hezeguneen Nazioarteko Eguna! Ba al dakizu hezeguneek uholdeetatik babesten gaituztela? Eta izurriteetatik? Eta ur eskasia ekiditen dutela? Eta bioaniztasunaren zaindari direla? Eta… abar luze bat! Bai, bai, horiek eta beste makina bat fabore egiten dizkigute hezeguneek. Horren truk, ordea, guk erasoa eskaini diegu. Hori dela-eta, asko desagertu dira eta beste hainbat galzorian daude.
Zorionez, egiten ari ginen kalteaz ohartu gara eta horietako asko berreskuratzen eta “sendatzen” hasi gara. Bideo honetan, hezeguneen adibide bat besterik ez da ageri, barnealdeko hezeguneak, baina ez ahaztu kostaldean ere baditugula hezegune bikainak!
Egun berezi hau ospatzeko gerturatu zaitezte asteburuan gure inguruko hezeguneetara eta parte hartu antolatu diren hainbat eta hainbat ekimenetan! Hona hemen aste honetan adi egoteko webgune batzuk, baina ez ahaztu horien sare-sozialak ere bisitatzea!
- Txingudiko Padurak (Ekoetxea Txingudi)
- Urdaibaiko Biosferako Erreserba (Ekoetxea Urdaibai)
- Urdaibai Bird Center
- Salburuako Hezegunea (Gasteiz)










Utzi erantzuna