ONARPENA ETA MATRIKULAZIOA. HAUR, LEHEN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA
Eskabideak egiteko epea urtarrilaren 17an hasi eta urtarrilaren 28an amaituko da. Honek 2022-2023 ikasturtean bi urteko gelan eskolara hasiko diren haurrei eta beste ikasle berri guztiei ere eragiten die (Haur Hezkuntza, Lehen
Hezkuntza eta DBH).
Egutegia honako hau da:
a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea: urtarrilaren 17tik urtarrilaren 28ra arte.
Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz egin beharko da:
– Lehen aukera moduan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan.
– On-line, Hezkuntza Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez.
Online eskabidea urtarrilaren 28ko 24:00etara arte aurkeztu ahal izango da; ordutik aurrera, aplikazioa ez da aktibo egongo. Aplikazioan sartzeko, «Ikasgunea» ataria (https:// ikasgunea.euskadi.eus) erabili beharko da.
b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 15etik martxoaren 7ra.
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 8tik martxoaren 15era.
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 15era arte.
e) Eskabidean atzera egitea: martxoaren 15era arte.
f) Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 22tik apirilaren 22ra.
g) Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: apirilaren 22ra
arte.
h) Itxarote-zerrendaren iraunaldia: irailaren 16ra arte.
Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 85 30 43 telefono zenbakira dei dezakezue.
Idazkaritzako ordutegia, matrikulazio epea irekita dagoen bitartean, goizeko 09:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara izango da.
Utzi erantzuna