Floreaga Salestar Ikastetxeko Gazteak eta Garapena (JyD) taldeak “Solidaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko denda” eguna egingo du Kontzejupean azaroaren 6an, larunbatean. Alai Batzak umeentzat jolasak antolatuko ditu herriko plazan.
Pintxoen eta bigarren eskuko dendako salmentan lortzen den diru guztia Beningo Cotonouko kaleko umeen alde Salestarrek dituzten proiektuei bidaliko diegu (Mama Margarita Aterpea).
Hau da Azkoitiko lagun guztiei eskaria: Parte hartu dezazuela solidaritate ekintza honetan, plazara agertu eta pintxo-trago batzuk hartuz, dendan zerbait erosiz. Gainera, zeuek etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak eraman ditzakezue 6an bertan Kontzejupera, goizeko 10:00 eta 10:30 artean. Gure Beningo zozketako billeteak ere erosi ahal izango dira. Beste laguntzarik eman nahi badiguzue ere, ongi etorria izango da.
Azkoitiko elkarte edo “soziedade”, harakin, okin eta tabernariei ere egin diegu gure eskaria. Denoi aurrez eskerrak ematen dizkizuegu.
JyD-GG Solidaritate Taldeko kideok.
Utzi erantzuna