Hasi dugu aurtengo pastoral kanpaina. Aurtengo lema “Bizipozez gainezka” da. Zergatik lema hori? Bizi izan dugun pandemia egoera honek ekarri dituen ondorioei itxaropenez aurre egiteko, bizitza itxaropenez bizitzeko.
Honela lehenengo tutoretza eta ospakizuna egin ditugu. Bizitzari buruz hausnarketa bat egin dugu, zer da bizitza galdetuz. Erantzunak askotarikoak izan dira: ondo pasatzea, ederra dela, familiarekin egotea, bakarra dela eta bizi behar dela…
Bizitzak gauza onak eta ez ain onak badituela ikusi dugu. Baita zenbaitetan erabakiak hartu behar ditugula. Batzuetan erabaki zuzenak hartuko ditugu, beste batzuetan aldiz okerrak. Baina beti daukagu bide zuzenera bueltatzeko aukera, ezta?
Ikasturte hau aprobetxatu dezagun bide zuzena aukeratu eta bizitza egoki bizitzeko.
Utzi erantzuna