1982a. Lehen lan eguna. Urduri …., baina hala ere pozik. Ba al da lanbide batean hasteko hori baino sentimendu politagorik? Haurrak gure oraina, haurrak gure etorkizuna, haurrak gure kezketan eta ametsetan; haurrei nola hitz egin, nola bidean lagundu , pixkanaka bidea laguntzarik gabe egiteko gai izan daitezen.
Eta horrela ia berrogei urte. Erraz esaten da gero!
Hainbeste urtetan izango ziren une goxoak eta baita ahaztekoak ere, baina bada zerbait beti lagun izan duzuna: irribarrea. Argazkian duzuna bezalakoxea: naturala, egiazkoa, eta politte, oso politte.
2021a. Azken lan eguna. Urduri…, baina pozik. Eta gaur ere haurrez inguratua….”neure biziko lanin azkenengo orduk”….”neure umetxuk”….zure hitzak dira, Lourdes, urduri baina pozik esanak. Bihotzetik irtenak, malkoei ezin eutsi ari denak esaten dituen gisan adieraziak. Ba al da lanbide batean ia berrogei urte jardun eta gero esateko hitz ederragorik?
Ilusioz, profesionaltasunez, bokazioz, alaitasunez eta maitasunez zaindu dituzun umetxo horiek gaur irribarre goxoa egingo dute zurekin igaro zituzten uneez gogoratzean.
Eskerrik asko, Lourdes!
Bere azken taldea
Utzi erantzuna