ERIET ZUBIZARRETAK ETA ANE ARRIZABALAGAK IRABAZI DITUZTE ESKOLARTEKO BERTSO-PAPER LEHIAKETAKO LEHENGO 2 SARIAK
Urtero ospatzen den eskolarteko bertso-paper lehiaketan, Urola eskualdeko bi sari Floreagako bi ikaslek eskuratu dituzte. 2007-08an jaiotakoen artean 1. saria Eriet Zubizarretarentzat izan da eta 2.ena Ane Arrizabalagarentzat. Bideo honetan dituzue bertso sortak ikusgai eta entzungai, bertsolariek eurek abestuta.
Bestalde ekainaren 9an Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso-eskolako ikasleekin saio berezi bat antolatu zuen eta bertan Floreagako talde handi batek hartu zuen parte (15-16 ikaslek). Beheko loturan duzue saioari buruzko albistea.
Utzi erantzuna