Ekainaren batera ikasturte bukaera datorkigu ikasturtero, eta ikasturtea bukatzen den neurrian ikastalde bati agur esan behar izaten diogu. 2005ean jaiotakoak izan dira aurten bukatu dutenak. Egoerak ez digu aukera handirik eman, baina era xume batean antzokian ospatu dugu agur-ekitaldia.
Ekitaldiaren aurretik orain 16 urte Floreagako Haur Eskolan hasi zirenak bertako hezitzaileekin atera dute memorian gordeko duten argazkia. Segidan antzokian prestatu dituzten bideoak eta abestia ikusi eta entzuteko aukera izan dugu. Tutoreek Floreagako irakasle guztien izenean beraien eskertza jaso dute, segidan denei Floreagako pina eman zaie.
Ikasle hauek etapa bat bukatu dute, eta bai ondo bukatu ere! Bizitzaren ibilbidean zoriontsu izan daitezela opa diegu! Ametsetan tente!
Utzi erantzuna