AHOZKOTASUNAREN PROEIKTUAN PAUSO BAT AURRERA, BAT-BATEKOTASUNERA
Azken ikasturte hau oso berezia izan bada ere Bertsozale Elkarteak eskaintzen duen Ahozkotasunaren proiektuan buru-belarri murgildurik aritu gara LHko 3. zikloan. Beti bezela 6. mailakoak Irati Artetxen (Bertsozale elkarteko irakaslea) gidaritzapean aritu dira eta 5. mailakoak Mailu Irizarren (ikastetxeko irakaslea) gidaritzapean.
Hizkuntzarekin jolastuz, bertsolaritza landu eta hizkuntza bera aberastea dira proiektu honen helburuak eta urtez urte garbi ikusi dugu zein egokia den proiektua helburu horiek lortzeko. Hala ere, aurten beste pauso bat ematea proposatu ziguten Bertsozale elkartetik, bat-batekotasunerantz pauso bat ematea alegia. Eta guk, nola ez, baietz erantzun eta hor aritu gara urte osoan zehar kopletan, puntua osatzen edo oinak emanda koplak osatzen. Aurten egindako lanaren erakusgarri dituzue ondorengo bideoak eta argazkiak. Gozatu zuek ere guk gozatu dugun adina.
Utzi erantzuna