“Hau ez da zoo bat” liburuaren idazlea izan dugu gure artean. Ordubetez, irakurtzeaz, idazteaz, hitzez, abenturez, irudimenaz, pazientziaz, ametsei eusteaz, gozatzeaz… luze aritu da eta baita guk gozatu ere.
Hona hemen ikasle batzuen iritzia:
“Asko gustatu zait, oso ondo esplikatzen du eta gaurko galdera denak erantzun ditu pazientzia handiz”.
Maren Piris
“Oso jatorra iruditu zait, gustura egon naiz eta jatorra izan da galderak erantzuten”.
Lide Ubeda
“Galdera guztiak erantzun ditu eta ipuin bat idaztera animatu gaitu. Ipuinak idazten nola eta noiz hasi zen ere esan digu. Gero liburuak sinatu eta berak idatzitako liburu bat oparitu digu eskolako liburutegirako. Oso gustura egon gara”.
(Elaia Gogortza, Irene Nogales, Maria Vargas)
Utzi erantzuna