Programa ezaguna dugu ikastetxean, urtero hainbat ekimen eta ekintzetan parte hartzen baitugu: marrazki eta argazki lehiaketa, laginketak, etab.
Aurtengo sari banaketan, epaimahaiak gure parte-hartze luzea baloratu eta aipamen berezia egin digu, Floreaga saridunen zerrendan sartuz. Egungo egoera dela eta, ezinezkoa izan da ekitaldia modu presentzialean egitea. Jarraian duzue saridunen berri ematen duen bideoaren zatia.
Bideo osoa helbide honetan ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=YuUTJ5RSRlY
ZORIONAK azken urteetan era batera edo bestera ekintzaren batean parte hartu duzuen guztioi!
Utzi erantzuna