Ikasturte honetan, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.
Dagoeneko hasi gara aurtengo helburua lantzen, 15.a: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala da: “Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea”. Oraingoan, zehazki, BASOEN inguruan arituko gara.
Gurasoak ere, zuen seme-alabekin batera hausnartzeko aukera paregabea duzue. Beti bezala, zuen proposamenak ongietorriak izango dira. Igo gaitezen guztiok jasangarritasunaren trenera! BIZITZA HORRETAN DOAKIGU!









Utzi erantzuna