Egun on denoi!
Zer moduz gaude? Ondo egotea espero dugu! Gaurkoan pare bat proposamen aurkeztu nahi dizkizuegu, borondatezkoak noski!
Egoera honek irauten duen bitartean, AZTERTU programak bi ekimen luzatu nahi dizkigu, gure ibai, kostalde eta naturguneak buruan izateko eta hauen inguruan ikasten jarraitzeko:
- IBAIALDE LEHIAKETA: aurrera doa marrazki eta argazki lehiaketa! Zergatik ez? Gure etxean egindako marrazkiak aurkezteko aukera badago, baita ateratako argazkiak ere! Aldaketa txikiak izan dira lehiaketaren oinarrietan, egoera berriari hobeto moldatzeko… Oinarriak hemen.**Aste honetan mezu konkretua bidaliko dizuegu honi buruz.
- AZTERTU ETXEAN JOKOA: ondo pasatzeko eta gure altxor naturalak ezagutzeko sortutako jokua. Edozeinek parte hartu dezake! Animatu jokatzera! **Esteka partekatu daiteke, jende gehiagori heltzeko.
Nahi duzuenok, parte hartzera animatzen zaituztegu! Ondo izan eta jarraituz naturaz gozatzen!









Utzi erantzuna