FLOREAGAKO HAUR ESKOLA 0-3
2020-21 IKASTURTEA
Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea da, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea.
Egiten dugun lan pedagogikoa haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dugu.
Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.
Matrikulazio epea urte osoan zabalik dago.
Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853 043 telefono zenbakira dei dezakezue.
Haur Eskola 0-3 AHaur Eskola 0-3 B
Utzi erantzuna