Kaixo lagunok!
Ba al dakizue zer ospatzen den maiatzaren 22an? Egun berezia eta garratzitsua guztiontzako….BIODIBERTSITATEAREN NAZIOARTEKO EGUNA!!
Eta zer da biodibertsitatea edo dibertsitate biologikoa? Lurrean ditugun izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animali, habitat eta ekosistemen ugaritasun eta aniztasun guztia da biodibertsitatea. Lurreko bizitza da, osoki hartuta.
Biodibertsitateari esker, pertsona guztiok, egunero edan, jantzi, negozioak egin, sortu, ekoitzi eta gure denbora librean natur paisaia ederrekin goza dezakegu. Gure bizi-iraupenaren, osasunaren, bizi-kalitatearen eta aberastasunaren oinarria da.
Gaur egun, gure bizi-kalitatea hobetu nahian, gizakiak biodebirtsitatea gehiegi ustiatu du (deforestazioa, kutsadura, urbanizazio gehiegi, lurzoruaren erabilera aldatzea, espezie exotika inbaditzaileak…) eta honek ondorio batzuk ditu, espezieak galtzen ari dira.
Baino guk zerbait egin dezakegu!!
- Bere garrantziaz eta hura galtzearen ondorioez jabetzea
- Naturarekin modu iraunkorrean kontsumitzea (murriztu, berrerabili eta birziklatu).
- Legez kontrako jarduerak saihestu eta salatu.
- Naturguneak bisitatzea, kalterik eragin gabe.
- Erakunde kontserbazionistei laguntzea.
BIODIBERTSITATEAK EZ DU GURE BEHARRIK, BAINO GUK EZIN DUGU BIODIBERTSITATERIK GABE BIZI.
Utzi erantzuna