Egun hauetan sukaldean sartu eta ontziak gora, ontziak behera, sukaldari trebe bilakatu zara?
Bada, guk ere ikasteko gogoa dugunez, bidali bideo bat zure errezeta egiteko ematen dituzun urratsak adieraziz eta Floreaga familia osatzen dugunok, sukaldean denok batera elkartuko gara!
Bideoa helbide honetara bidali behar da: etxeangeratunaiz@floreaga.eus
Jo eta astinduz orkestra ederra osatuko dugu denok batera! Eltze, lapiko, zartagin, tapa, jazz-a, pop-a, rock-a ta rap-a!
Hemen duzue adibide bat, ez duzue horrelako formatuan egin beharrik. Bakoitzak nahi eta ahal duen moduan. Bidalitako bideoak, gure sare sozialetan argitaratuko ditugu.
Beroa, beroa, beroa…
Jira eta bira eta gelditu gabe, zer jango dugu zurekin?
ANIMATU!
Utzi erantzuna