Floreaga Ikastetxeak 17 urte daramatza Eskolako Agenda 21eko proiektuaren barruan. Aurten, Azkoitiko Udalak martxan jarri duen ingurumen kanpainan, Udalak, ikasleei erantzun nahi izan die. Horixe izan da “Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe” kanpainaren abiapuntua, non 6. mailako ikasleek parte hartu duten. Ikasleen egin beharra hiriguneko eremu baten garbiketa izan da. Garbiketa horretan jasotako zikinkeria, herriko plazan bildu da eta ondoren zuzen sailkatuz gaur egungo errealitatearen “argazki” bat atera dute.
Utzi erantzuna