Gaur, abenduak 18, Trakamatraka ikuskizuneko kide den Jonen bisita jaso dugu DBH 2ko ikasleok. Jon, musikaria da baina berezi xamarra: ia edozein materialekin musika instrumentuak sortzeko gai da. Asmakuntza ugari erakutsi dizkigu, guztien oinarria berrerabilitako material edo objektuak izan direlarik: patinete batekin egindako gitarra, hodi eta ureztaontziarekin egindako tronpeta, azenario txirula, etab. Guztiak itxuraz eta soinuz, benetako instrumentuen oso antzekoak!
Saioa amaitzeko, geuk ere izan dugu instrumentu bat sortzeko aukera. Berrerabilitako lastotxoekin txirula edo turuta antzeko zerbait egin dugu guztiok. Musika atseginik agian ez, baina zarata behintzat atera diogu gure instrumentuari!
Utzi erantzuna