Errege maiteak:
Atzo Olentzeroren bisita izan genuen eta gaur zuek etorri zarete.
Ohi baino lehenago esnatu gara, oso urduri baikeunden.
Baztartxon ikusi zaituztegu, beti bezain dotore. HH2 urtekoen gelatik hasita, LH2ko haurretaraino abestiak eskaini dizkizuegu eta itxaropenez eta ilusioz beteriko gutunak eman dizkizuegu, karamelo batzuen truke. Haur eskolako txikitxoenak ere ausartu dira oholtzara igotzera!
Eskerrik asko Orientetik Floreagaraino etortzeagatik.
Bide batez, jakin oso txintxo portatu garela urte osoan zehar. Urtarrilaren 5era arte.
Besarkada bat.
FLOREAGAKO FAMILIA
Utzi erantzuna