Gaur, azaroak 11, San Martin eguna.
Egun oso berezia azkoitiarrontzat! Hala esan digute gaur eskolan. Gure irakasleek garrantzi handia ematen diote Azkoitiko kultura, ohitura eta tradizioei eta askotan ematen digute hauen berri. Guk pozik entzuten ditugu herriko kontuak.
Gaur eguraldiak ez digu lagundu eta ezin izan dugu San Martinera igo kanpaia jotzera. Izan ere, guk txikiok denbora asko behar dugu haraino iristeko eta bustitzeko beldur ginen. Ikastetxeko gure lagun handietako batzuk ordea joateko aukera izan dute eta gure partez ere jo dutela esan digute.
Gure irakasleek ordea sorpresa bat zuten guretzat. San Martin txiki bat ipini digute gelan kanpai eta guzti. Tilin-talan, tilin-talan… hau iskanbila ederra!
Utzi erantzuna