Herriko festak beti izaten dira ume guztiontzat gozamena!
San Andres eguna, egun polita eta berezia da azkoitiarrentzat. Beste behin, gure herriko festa, ohitura eta tradizioak zein ederrak diren erakutsi nahi izan digute gure irakasleek.
Hori dela eta Floreagako gela eta atariraino festa ekarri digute aste honetan. Txiki eta handi, haur eta heldu … guztiak festan murgildu gara ilusio eta gogo ikaragarriz!
Trikitilariekin dantzatu eta kalejiran ibili gara, herri kirol desberdinak ezagutu ditugu, taloak egin eta jan ditugu eta nola ez, etxera eramateko txerria ere prestatu dugu. Aurtengo San Andresak bereziak izan dira!
Goratu dezagun denok Azkoiti, herri polita eta alaiena!
Utzi erantzuna