Jada egun asko pasatu dira eskolara hasi ginenetik. Egun haietan pixkat urduri nengoen, kezkatuta… Nora noa? Nor egongo da bertan? Zer egingo dut? Nora doaz aita eta ama?
Orain ordea, oso pozik joaten naiz. Eskolan lagun berri asko ezagutu ditut, batzuk ni baino handiagoak eta besteak txikiagoak, baita etxean bezala sentiarazten nauten andereñoak ere.
Honek familia handi bat dirudi eta ni bertako parte sentitzen naiz.
PAUSOKA-PAUSOKA BAGOAZ AURRERA, POLIKI-POLIKI BETEZ GURE AMETSAK.
Utzi erantzuna