Gaur bisita berezia izan dugu gurean. 'Zuhaitzak bizirik' taldeko Aitor eta Iñaki etorri zaizkigu eta LH2ko ikasle eta irakasleok, aukera izan dugu, ezkurrak nola ereiten diren ikusi eta ikasteko. Haritz ezkurrak erabili ditugu horretarako eta artearenak jasotzen dituztenean, ekarriko dizkigutela esan digute. Zain izango gaituzue ateak irekita eta gelan ereiten ditugunak ere, … [Read more...]
Archives for urria 2019
LH4. maila Bilbon
Urriaren 18an, LH 4. mailako ikasleek ikasturteko txangoa egin zuten eta Bilbo izan zen aukeratutako lekua. Goizean, Guggenheim museoren inguruak bisitatu ondoren, Itsas Museora joan ziren. Bertan, instalazioa bisitatzeaz gain, hondakinak lurrera ez botatzeko eta zaborra gutxitzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko konpromisoa hartu zuten, ahalik eta hondakin gutxiago … [Read more...]
DBH 3 GETARIA
Elkanoren mundu biraren V. Mendeurrena dela-eta, DBH 3ko ikasleok gure ingurua ezagutzeko asmoz Getariara hurbildu gara gaurkoan. Goizean "Cristobal Balenciaga Museoa"n izan gara. Bertan museoa ezagutzeaz gain, arropa diseinatzaile bihurtu gara ordubetez. Handik irtendakoan Elkanoren inguruan sortutako momumentoak ikusi ditugu, baita herriko eliza ere. Arratsaldez Iñaki … [Read more...]
LH5. MAILA IGARTUBEITI BASERRIAN
Urriak 18, ostirala, LH5. mailakoak Igartubeitia Baserrira joan ginen, Ezkion. Goizeko bederatzietan abiatu eta hamarretan tailerrak eta bisita gidatua izan genituen. LH 5.Bkoak gaileta tailerrarekin hasi ginen eta LH5.Akoak berriz, bisita gidatua museotik. Hauek bukatu eta dolarea martxan ikusteko aukera izan genuen, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren … [Read more...]