Urriaren 18an, LH 4. mailako ikasleek ikasturteko txangoa egin zuten eta Bilbo izan zen aukeratutako lekua.
Goizean, Guggenheim museoren inguruak bisitatu ondoren, Itsas Museora joan ziren. Bertan, instalazioa bisitatzeaz gain, hondakinak lurrera ez botatzeko eta zaborra gutxitzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko konpromisoa hartu zuten, ahalik eta hondakin gutxiago sortzeko eta munduko itsasoak eta ozeanoak garbi egon daitezen.
Eguerdian, Areetan bazkaldu ondoren, Bizkaiko Zubian (Zubi Esekia), Nerbioi ibaia zeharkatzeko aukera izan zuten.
Benetan, egun polita!!
Utzi erantzuna