Urriak 18, ostirala, LH5. mailakoak Igartubeitia Baserrira joan ginen, Ezkion. Goizeko bederatzietan abiatu eta hamarretan tailerrak eta bisita gidatua izan genituen. LH 5.Bkoak gaileta tailerrarekin hasi ginen eta LH5.Akoak berriz, bisita gidatua museotik. Hauek bukatu eta dolarea martxan ikusteko aukera izan genuen, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatuz. Gero, LH 5.B-koak bisita eta LH 5.A-koak gailetak egitera joan ginen. Ondoren, bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigu, postrea guk egindako gailetak noski! Bukatzeko, jolasean ibili ginen autobusa iritsi arte. Egun zoragarria!
Utzi erantzuna