Egun ederra pasatu genuen joan den ostiralean LH3. mailako ikasleok. Eguraldia ez zen nahi genuena izan, hala ere ez zuen euririk egin eta eskerrak!
Arantzazura iritsi bezain laster, hamarretakoa egin genuen eta indarrak hartu ondoren bertako parajeetan murgildu ginen. Taldeetan banatu eta, Natur Eskolako irakasleen laguntzaz, animali zein zuhaitzek lagatzen dizkiguten aztarnen bila eta berauek biltzen jardun genuen goizean zehar.
Eguardi partera Natur Eskola aldera abiatu ginen. Bertan, bazkaldu eta jolasteko aukera izan genuen. Azkenik, goizeko ibilaldian bilatutako aztarnen lanketa zein inguruetan bizi diren animaliei buruz pila bat ikasi genuen Natur Eskolan.
Utzi erantzuna