Familia agurgarriak,
Urriaren 22an Mireia Centenok* (psikopedagogoa eta psikologoa) Floreagan emango duen hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Jolasaren garrantzia haurtzaroan izango du aztergai.
Gaia atsegin baduzue, ez izan inolako zalantzarik, ongi-etorriak izango zarete!
Eguna: urriaren 22an Ordua: 17:30ean
Lekua: Floreaga Salestar Ikastetxean Hizkuntza: elebitan
Prezioa: Doan.
Ikastetxeko antolaketa lanak erraztearren, hitzaldira etortzeko asmoa duzuenoi, eskertuko genizueke urriaren 21erako idazkaritzan izena emango bazenute.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.
Oharra: 1. hitzaldiak irauten duen bitartean, ikastetxean umeen zaintza zerbitzua eskainiko dugu. Zerbitzu hau erabili nahi baduzu, esan iezaguzu. 2. Hitzaldia irekia eta doakoa da bertaratu nahi duen pertsona ororentzat; hala ere, seme-alabak Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloan dituzten familiei zuzenduta dago batik bat.
Utzi erantzuna