Urteak dira jaio ginela, eskolan hasi ginela edota lagunak egin genituela. Berdin zen non jaio ginen, nondik etorri ginen, zer hizkuntza edo zer azal kolore genuen. Denetan ongi etorriak izan ginen.
Etxean, lagun artean… maitatuak sentitzen gara eta bertakoak senide sentitzen ditugu.
Ikasturte honetako pastoral lemak “Etxean bezala” dio. Eta hori izango da gure helburua, ikastetxean dauden eta kanpotik etorriko zaizkigun guztiak etxean bezala sentitzea.
Utzi erantzuna