Egun hauetan ezusteko polita izan dugu Haur Hezkuntzako haurrok. Eskola handiko gure lagunak etorri zaizkigu beraien gelak erakusteko gonbitearekin. Izugarrizko ilusioa egin digu eta poz-pozik joan gara handiei eskua emanda.
Batzuek anai-arrebak ikusi ahal izan ditugu, beste batzuek lehengusuren bat eta guztiok lagun berriak egiteko aukera ederra izan dugu. LHko irakasleak ipuinak kontatzen ibili dira eta esan digutenez handiak izatean gehiago kontatuko omen dizkigute. Ederra izango da gero!
Goiza amaitzeko gure gela erakutsi diegu eta asko gustatu zaie. Zenbat gauza ikasteko aukera dugun elkarrekin!
Utzi erantzuna