Azken egunotan, ikastetxeak gonbidatuta, Ertzaintzak hainbat prestakuntza eta sentsibilizazio ekintza burutu ditu ikastetxean:
- Eskola-jazarpena (bullyinga)
Hartzaileak: LH 6 eta DBH 2 eta DBH 3ko ikasleak.
Landutako edukiak:
- Eskola-jazarpenari buruzko aurkezpena, noiz eta non gertatzen den, inplikatutako pertsonak.
- Eremu honetan koka daitezkeen portaerak antzematea ahalbidetzen duen gogoeta egitea, biktima gisa zein egile edo lekuko gisa; baita zuzenbidearen aurkakoak eta ondorio legal eta penalak ezagutzea ere.
Prestakuntza honekin hainbat balore garatu nahi izan dira, besteak beste, elkarbizitza, errespetua, enpatia, berdintasuna, ausardia, erantzukizuna, askatasuna eta duintasuna.
- Interneteko arriskuak
Hartzaileak: LH 5 eta DBH 1eko ikasleak.
Landutako edukiak:
Internet bidezko nabigazioan dauden arriskuei buruzko sarrera eta azalpena, arreta berezia hauetan jarriz: adingabeak eraginpean hartzen dituzten arriskuak, zuzenbidearen aurkako jokabideak, ondorio legalak eta penalak eta prebentzio-erak.
Balore hauek sustatu nahi izan dira: erantzukizuna, pribatutasuna, errespetua eta elkarbizitza.
Utzi erantzuna