Irailaren 21eko astebukaeran, Floreaga Ikastetxeko famili batzuek, irakasle talde batekin batera, Somalo (Errioxa) aldera abiatu ginen eta astebukaera paregabea pasatu genuen elkarrekin. Ondorengo mezuak bertan bizi izandakoa laburtzen du.
“Ortzadarra atera da Somalon. Azukre koxkorren txuria, pantumakaren gorria, yellowtarren horia, pitufoen urdina, kilkerren beltza eta pistatxoen berdeak elkar dantzan, jolasean, solasean…famili giroaz gozatzen, Floreaga, familia giroan. Guraso, irakasle eta ikasleak bat eginik, asteburu ezin hobea pasa dugu azken hiru urtetan aurrera eramaten dugun ekimen zoragarri honetan.
Amaieran nekea izan da nabari, baina era berean indarberritu egin gara. Elkarrekin bat egitearen indarrak ematen duen energi honek, iraungo du hurrengoarte. Egon ziur, berriro han izango garela eta berriro ortzadarra atera dadin, kolore guztiak batu, elkartu eta nahastuko ditugula”
Testua : Olatz Gabilondo (irakaslea)
Argazkiak: Peio Larrañaga (gurasoa)
Utzi erantzuna