Urtero bezala, aurten ere egun-pasa polit bat egin dugu Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook. Goizean autobusa hartu eta Oriora joan gara. Bertan, hondartza ondoan dagoen parkean ibili gara jolasean. Eguraldiarekin zortea izan dugu eguzkitan jolasteko aukera izan baitugu. Eguerdian parke ondoko zelaian bazkaldu dugu eta ondoren, han inguruko hegaztiak ikustera joan gara. Orioko itsasontziak ikusiz, paseo txiki bat egiteko tartetxoa ere hartu dugu eta ondoren, berriro ere autobusean sartu eta Txiki Parkera joan gara. Beti bezala, primeran pasatu dugu han. Hori bai, Azkoitira bueltan gutako asko lo etorri gara, oso nekatuta baikeunden.
Hitzak eta argazkiak: HHko irakasleak
Utzi erantzuna