ADMA Erromesaldia Azkoitian
Ekainaren 1ean ADMA taldeen erromesaldia izan da Azkoitian. ADMA taldeek Maria Laguntzailearen debozioa zabaltzen dute.
Larunbatean, Azkoitian toki askotako Salestar etxeetatik etorritako ia 400 pertsona elkartu ziren (Iruñea, Donostia – Intxaurrondo, Errenteria, Urnieta, Deustu, Barakaldo, Gurutzeta, Gasteiz, Burgos, Santander, Nueva Montaña, Peñacastillo, Logroño eta Azkoitia). Autobusak Floreagako patioan sartu ziren.
Azkoitiko parrokian izan zuten Meza nagusia, 13:00etan. Angel Miranda salestarrak zuzendu zuen meza eta Alai Batzako AB koruko umeak kantuan aritu ziren.
Gero bazkaria izan zen Floreaga ikastetxeko On Bosco frontoian. Bakoitzak bere janaria ekarri eta lagunekin elkarbanatzen du. Talde antolatzaileak (Azkoitikoak), kafea eta postre txiki bat eskaintzen ditu.
Bazkariaren ondoren, talde bakoitzak ekarritako oparien zozketa egin zen. Gainera Txaranga zoragarri baten laguntzaz, kanturako, dantzarako eta irrintziak botatzeko aukera izan zen. Giro zoragarria izan zen, nahiz eta beroegi egon eguraldia.
Azkoitiko ADMA taldeak antolaketa lan bikaina egin du, Joxe Gainzarainek koordinatuta. Parrokiak mesede handia egin digu. Mila esker guztioi.
Utzi erantzuna