Maiatzak 15ean, X.Euskal Confint-a ospatu zen Busturiako Madariaga dorrean. Bertan izan ziren IRAES 21 taldeko ordezkari batzuk.
Goizean, bi ekintza nagusi burutu zituzten. Lehenengo, talde txikitan elkarturik, aurtengo gaiaren inguruan hausnartu zuten: Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Ondoren, bakoitzak zegokion tailerrean parte hartu zuen, besteak beste, dantza eta komunikazio tailerra.
Bazkalordua, eguraldi paregabea lagun, beste ikastetxeetako kideak ezagutzeko aprobetxatu zuten. Azkenik, tailerretan landutakoa gainerakoei azaldu eta “Sing for the climate” abestuz eman zitzaion amaiera ekitaldiari.
Egun polita eta aberasgarria izan zen!









Utzi erantzuna