Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasleok, Ibaialde proiektuan parte hartzen dugu. Aurten ere, azkeneko 10 urtetan bezala, ibaiko uraren kalitatea, hau da, Urolak eta Urolaren isurkideak, Azkoitiko gune ezberdinetan duten emariaren osasun maila neurtu dugu.
Ikerketa honen emaitzak esanguratsuak badira ere, gure herrian ibai eta erreka ezberdinen zaintzak duen emaitza tamalgarria azpimarratu nahi dugu. Zaborra pilatzen da nonahi eta, nahiz eta behin eta berriro esan, itsasoa plastiko metatze zabortegi ikaragarria bihurtzen ari garela, badirudi, guk, herritarrok, ezer gutxi egiten dugula egoera hau modu egokienean bideratzeko. Egon garen guneetako garbiketa egin dugu eta paper edota errefusa gutxi aurkitu badugu, sinestezina da jaso dugun plastiko kopurua. Alferrikakoa da sareak jartzea, plastikoak ez daitezen ibaira erori, bertara zuzenean botatzen dutenen ohitura salatzen ez badugu. Bai, esandakoa; bertara zuzenean botatakoak ziren guk aurkitutako plastikoak. Arren, gure eta gure ondorengoen jasangarritasuna jokoan dago. Zaindu ditzagun gure bazterrak!
Utzi erantzuna