
Bizitzan zehar bide desberdinak aukeratu ditzakegu. Batzuetan zuzen joaten saiatu arren, bidean erortzen gara. Besteetan berriz bidea errazagoa egiten zaigu.
Zenbait uneetan komeni izaten da bidean gelditu eta zertan ari garen hausnartzea: zer egin dugu ongi, zer oker, zer hobetu, zer eskaini besteei …
Eskolan ikusi dugu jaiotzen garenetik motxila bat daramagula gurekin. Hasieran motxila maitasunez beteta dugu soilik. Denborarekin gauza onak eta txarrak sartzen ditugu. Onak arinak dira eramateko, baina txarrak askotan astunak izaten dira, batez ere denboran irauten badute.
Horrela, tarteka ireki motxila, aztertu eta hustu.










Utzi erantzuna