Egun ederrak igaro ditugu Murillo aldean, DBH3koen ikas bidaian. Ostegunean, Aragoi alderako bidaiari ekin genion. Liedenan geldialdi labur baten ondoren, Loarreko gaztelura iritsi ginen goiz erdian. XI. mendeko gaztelu erromaniko honetan ikustaldi gidatua izan genuen. Eraikina ongi kontserbatutako dago eta mila istorio gordetzen ditu bere hormen barruan.
Bazkalondoan, Murillora iritsi eta ur-kiroletarako prestatu ginen. DBH3Akoak rafting egin zuten eta DBH3Bkoak hidrospeed. Aterpean gure tokiak hartu eta herriko kaleetan zehar ibili ginen paseatzen eta jolasean. Afari bikaina eman ziguten Ostatuan. Gaua lasai joan zen: elkarrekin hitz egiteko tartea izan genuen, eta nahiko lo egiteko ere bai.
Ostiral goizean, gosari eder bat geneukan zain. Ondoren ur-kirolak egin genituen, taldeen ekintzak aldatuz. Esperientzia ederra, Gállego ibaiaren uretan behera joatea …
Piknik bazkaria egin ondoren, Iruñera abiatu ginen. Han, ibilaldi labur baten, Alde Zaharra, udala eta Gaztelu Plaza bisitatu genituen. Eta handik berriro gure txokora … Bidaia zoragarria!! Mila esker denoi!!
Utzi erantzuna