Uraren Munduko Eguna urtero martxoaren 22an ospatzen da, ur freskoa eta ur gezako baliabideen kudeaketa iraunkorraren defentsa duen garrantzia azpimarratzeko. 2019an Uraren Nazioarteko Eguna Inor atzean utzi gabe goiburupean ospatzen da gogorarazteko Garapen Jasangarrirako Helburuen artean 6.-a gizakientzat ur segurua bermatzea dela, eta 2030 urtea jarri zela egikaritze data bezala. 2019an oraindik milioka pertsona dira ur segururik ez dutenak haien etxe, eskola, lantoki, fabriketan, etab.
Aurten gainera, Igarako errota martxan ikusteko aukera izango da hilaren 23 eta 24an. Ekoetxeak antolatzen dituen herritarrentzako ekintzen baitan antolatu du ekintza, eta bi egun horietan, egun bakoitzean bitan jarriko dute martxan errota. Larunbatean, martxoak 23, 16:00etan eta 17:00etan jarriko da martxan; igandean, berriz, 11:00etan eta 12:00etan.










Utzi erantzuna