2019ko Martxoaren 22an, DBH 3ko ikasleak Zumaiako Flyschera joan ginen. Han bizi diren animaliak aztertu eta orri batean ikusitako espeziak apuntatu genituen. Biodibertsitatea kontutan hartuta, askotariko izaki bizidunak ikusteko gai izan gara, adibidez, olagarroa, karramarroak, algak, itsas izarrak, itsas tomateak, anemonak, itsas trikuak, … Ondoren Zumaian ibili ginen, eta azkenean, autobusa hartu eta buelta Azkoitira! Oso irteera polita eta didaktikoa izan zen.
Hitzak: Alba Nogales eta Eneko Galan
Argazkiak: Jexux Larrañaga eta Igor Ignacio
Utzi erantzuna