Gipuzkoako Diputazioaren Gipuzkoa argitu programaren barruan DBH2ko ikasleok energiaren arloa landu dugu zenbait saioetan energia motak, egungo energia ereduaren arazoak, energia berriztagarrien funtzionamendua, energiaren kostuak… aztertuz.
Lanketari amaiera emateko martxoaren 15ean Usurbilgo Lanbide Eskolan egon ginen. Lanbide Heziketako zentro hau erreferentzia da energia berriztagarrietan eta, horrela, bertako eguzki energiako, eoliko, edota geotermikoko instalakuntzak ikusi genituen eta bere funtzionamendua ezagutu. Gainera, hiru tailer interesgarri egin genituen:
– lehena, termografo baten funtzionamendua ezagutu eta gela bateko puntu beroenak eta hotzenak aurkitu;
– bigarrena, plaka fotoboltaiko batean oinarrituriko argi instalazio sinple bat egitea;
– azkena, instalazio termiko baten elementuak ezagutu eta eskema batean instalazioa marraztea.
Benetan interesgarria iruditu zaigu bisita eta material honen lanketa. Argi dugu denok energia berriztagarriak etorkizuna direla eta egun erabiltzen ditugunak poliki-poliki albo batera utzi behar ditugula.









Utzi erantzuna