Hona hemen 52 gomendio , gauzatze-ahalegineko bost mailatan sailkatuta, herritarren eguneroko ohiturak birbideratzeko eta berotegi-efektuko gasen isurketak murriztea lortzeko.
OSO ERRAZA:
- Etxetresna elektrikoen etiketa energetikoa, gehiago aurrezteko laguna
- Kontserba-latak ere edukiontzi horira doaz.
- Nahikoa 20ºC. Zentzuz erabili berogailua.
- Iturriaren kirtena inoiz ez erdian.
- Argia zuk behar duzu. Gela hutsik badago, alferrik da.
- Janari beroa, hoztu arte barrura ez.
- Hozkailua 5ºC-tan eduki.
- Magia: labea bere kasa lanean bost minutuz.Amaitu baino bost minutu lehenago itzali labea.
- Ontzi-garbigailuan, tenperatura baxuko programak erabili.
- Beteta edo hutsik, arropa-garbigailuak .berdin-berdin kontsumitzen du.
- Urrunera joan gabe ere egin daiteke turismoa, zure ingurua ezagutuz.
- Aire egokitua piztu gabe freskatu automobila.
- Fakturak, hobe internetetik.
ERRAZA:
- Itzali telebista, stand-byn ere piztuta dago.
- Ahal duzun guztietan, garraio publikoa.
- Haragia neurriz jan, osasuna eta ingurumenarengatik.
- Baxera berrerabilgarria, behin erabiltzekoa baino hobe.
- Arropa erabilia berriz erabil daiteke.
- Arropa hobeto lehortzen da kanpoan.
- Orrien atzeko aldea ere erabil daiteke.
- Esan ezetz behin erabiltzeko plastikozko poltsei.
- CO2 isurketen berri ere ematen da etxebizitzen ziurtagiri energetikoan.
- Zero isurketak dituzten ibilgailuak: haize-kalitate hobea, eta atmosfera babestuagoa.
- Ez utzi tresnak stand-byean.
- Zenbat eta arbola gehiago, orduan eta CO2 gehiago xurgatuko da. Paper eta kartoi gutxiago kontsumitu.
- Fundamentuzko arrazoiak erabili aldaketa klimatikoaren tesien alde.
NORMALAK:
- Konposta. Mikroorganismoak: gure laguntzaile finak.
- “Energy Star” logotipoa duten ordenagailuak erosi.
- Bota baino lehenago, konpondu.
- Itzal-oihalak eta haizegailuak, aire girotua baino hobeto.
- Tokian tokiko produktuak kontsumitu.
- Erosi egur ziurtatua.
- Arduraz egin turismoa.
- Hurbileko dendetan erosi.
- Efizientziaz gidatu.
- Eragin pedalei, osasun hobea eta negutegi-gas gutxiago.
- Iturriko ura, osasunerako oso ona.
- Marka batzuk kezkatzen dira etorkizunaz.
- Soltean erosi, ontzi barruan baino hobeto.
ZAILA:
- Zenbat eta beranduago aldatu mugikorra, orduan eta hobeto.
- Etxea ondo isolatu.
- Betiko bonbilla gorien ordez, LED argikoak jarri.
- Oporretan, etiketa ekologikoa edo Ecolabela duten ostatuetara joan.
- Produktu iraunkorrak oparitu.
- Arduraz erosi.
OSO ZAILA:
- Bidaia planifikatu, eta konpentsatu.
- Aukera itzazu erregai alternatiboa darabilten ibilgailuak.
- Baratze bat errentan hartu, eta baduzu etxerako barazkia.
- Etxea freskatzeko modu naturala: teilatu berdeak.
- Arbola bat landatu.
- Festa eta ekitaldi iraunkorrak antolatu.
- Kontrata ezazu iturri berriztagarrietatik sortutako energia.









Utzi erantzuna